Peontzekin trebeenak

Erredakzioa 2022ko mai. 30a, 09:39

Joan den eguaztenean, frontoia peontzen erreinu bilakatu zen. Jorge Morales Nazioarteko Xiba Txapeldunak zain zituen herriko 50 bat neska-mutiko norbere xibarekin jo ta fuego entrenatzen Plaza Berrian. Ailegatu zenean, Hamelingo txirularia bailitzan segitu zioten umeek frontoiraino eta ordubete inguruko peontza lehiaketa egin zuen haiekin. Dena eman zuten partaideek eta irabazteko zortea izan zutenek ezin pozago eskuratu zituzten sariak: skateboard-a eta Iron Silver peontza. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.