Dagoeneko 95 umek eman dute izena udaleku irekietan

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 24a, 17:44

Martxa onean doa Kukumixo Aisialdi Taldeak antolatutako udaleku irekietarako izen-ematea. Lehen astean, adin guztietako 95 umek eman du izena. Barikura arte, maiatzaren 27ra arte dago epea zabalik. Uztailaren 4tik 15era bitartean izango dira udalekuak eta HH4tik LH6ra bitarteko umeek parte har dezakete.  

Udalekuak izango dira uztailaren 4tik 15era bitartean, astelehenetik eguenera 10:00etatik 13:00ak arte eta barikuetan 10:00etatik 17:00ak arte. Horrez aparte, gau bat etxetik kanpo pasatzeko aukera emango dute.

Prezioei dagokienez, iazko berberak dira: bi asteengatik 60 euro eta aste bakarrarengatik 30 euro. Familia bereko matrikula bat baino gehiagorengatik, berriz, bakoitzak ordaindu beharko du 45 euro bi asteengatik eta 22,5 euro aste bakarrarengatik, honako kontu zenbakian: ES45 3035 0004 90 0040015550. 

Ohikoa denez, familia ugariengatik zein errenta aitorpenaren arabera dirulaguntzak aplikatuko dira, eskaera udaletxean egin ondoren.

Matrikula egiteko bi bide daude: online, Plaentxia.eus atariko goiko sarbidean dagoen formularioa beteta edo aurrez aurre, Pil-pileanen bulegoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.