Atzo, domeka, Bergarako Musika Bandako 50etik gora musikarik, soraluzetarrak ere tarteko, kalejira ikusgarria egin zuten Plaza Zaharrean kontzertua eskaini aurretik. Plazan, berriz, herritar ugarik eta kanpotik etorritako askok gozatu zuten bandaren saioaz. Ordubete pasan, bost pieza eskaini zituzten, besteak beste, Soraluzeko Ines Mari Maiztegiren doinuetan oinarritutako martxa, Itoiz musika taldearen hainbat kanta eta beste. Txalo zaparradak eskuratu zituzten ikusleengandik. Aspaldiko partez, plaza jendez eta musikaz beteta ikusi zen.