Azken egunez gozatzen Salamancan

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 19a, 15:57
Bidaiariak Salamancan, gaur goizean, eguena. Argazkia: Itxaropena Erretiratuen Elkartea

Astelehenaz geroztik, Salamancan dira 40 soraluzetar, Itxaropena Erretiratuen Elkarteak antolatutako bidaian. Museoak, monumentuak, herriak, jauregiak… denetarik ikusten eta ezagutzen ari dira. Gaur, eguena, Salamanca hirian dabiltza, bidaiako azken egunez gozatzen, zapatuan bueltatuko baitira. Dena den, Itxaropena elkartetik dagoeneko gertu dute hurrengo irteera: ekainean, Bizkaiko Meatzaldera.

Orain Gallartara

Salamancarako irteera bukatzen ari den arren, Itxaropena Erretiratuen Elkarteak prestatu du hurrengo proposamena: ekainaren 15ean, Bizkaiko Meatzaldera joatea. 

Egun osorako txangoa da. Goizean irten, han hamarretakoa egin eta ondoren Gallartako meatzaritzaren museoa bisitatzera joan. Eguna borobiltzeko, Zugaztietako golfeko jatetxean bazkalduko dute, Pablok girotutako bazkalostearekin.

Izen-ematea

Izen-ematea maiatzaren 24an zabalduko dute, ekainaren 9ra arte. Martitzenetan, 11:00etatik 12:00etara eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era. Prezioa da 30 euro.