Argazki zozketa eta irabazleak

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 19a, 09:39

Kontrargi Argazki Kolektiboak Beste argazkiak izeneko erakusketa itxi berri du, baina lehenago, erakusketako ikusleen artean, sei argazki zozketatu ditu, ikusleek eurek aukeratutakoak. 

Kontrargiren XXXII. Argazki Rallyko argazki esanguratsuenekin osatutako erakusketa da bukatu berri dena. Guztira, 32 argazki izan dira ikusgai eta herritarrekiko eta ikusleekiko detalle eta pizgarri modura, Kontrargik argazki horietako sei zozketatu eta oparitu egin ditu, ikusleek eurek aukeratutako argazkiak, alegia.

Honako hauek izan dira saridunak:

  • Mariasun Aguirre
  • J. Markos Arizaga
  • Leydi Estrada
  • Patxi Lamariano
  • Arazeli Maiztegi
  • Nora Ouargui 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.