LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarri

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 18a, 12:28

Atzo, maiatzak 17, Historia, borroka, eskubideak eta memoria, atzerapausorik ez! leloarekin elkarretaratzea egin zuten Plaza Berrian, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatu eta LGTBIQfobia gaitzesteko. 45 bat herritarrek babestu zuten ekimena, tartean Soraluzeko Udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek. 

Atzoko egunaren harira, Soraluzeko Udalak, besteak beste, azpimarratu zuen “sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak salatzeko ahotsa altxatzen” duela,  “LGTBI kolektiboaren aurkako aurreiritzi ugari munduko eskualde askotan” indarrean jarraitzen baitu. Gaineratu zuen “gizarte osoaren erantzukizuna” dela “diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.