2022/05/21 17:30

Manifestazioa

'Euskara Aurrera' manifestazioa Donostian

'Euskara Aurrera' manifestazioa Donostian
Antiguko tuneletik, Soraluze

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak ere bat egin du euskalgintzako eragileen deiarekin eta Soraluzeko euskaltzaleak animatu nahi ditu Donostiako manifestazioan parte hartzera. Egun horretan, garraio publikoa baliatu nahi izanez gero, Soraluzetik Donostiara joateko autobusak, besteak beste, 12:55ean eta 15:55ean pasatuko dira Zubi Nagusitik (kontsultatu ordutegiak Pesa.net atarian). Pil-pileanek jakin duenez, ohikoa da zapatuetan Donostiarako autobusak bete samartuta joatea eta horregatik, komeni da bidaia txartela aurrez erostea online zerbitzuan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.