Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, otsailean hasi ziren berriro ere Plaentxia Kantuan ekimeneko kideak entsegutan. Orain, martitzenero elkartzen dira, 18:00etan, Itxaropena elkartean. Pablo Arruabarrenak jartzen du musika eta Begoña Txurrukak egiten ditu zuzendaritza lanak. 37 bat lagun elkartzen dira astero, baina azpimarratu dutenez, nahi duenarendako ateak zabalik dituzte, adin guztietarako, gazte, heldu zein nagusi. Interesa duenak bertaratzea besterik ez du.