Biraka Barra ikuskizuna plazaratu zuten Elgoibarren

Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 10:11

Elgoibarko, Eibarko eta Soraluzeko 210 dantzari eta beste horrenbeste ikusle batu ziren plazan Biraka dantza taldeak Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako Biraka Barra ikuskizunean, joan den barikuan.

Barran egiten diren ariketak askoz gehiago diren arren, adin guztietako dantzariek zortzi ariketa egin zituzten jendaurrean klaseetan egiten dituzten ariketak erakusteko. Aldenik alden hartu zuten plaza, eta barra gisa erabili zituzten barandekin egin zituzten Biraka Barra saioko ariketak.

Dantzaldiaren hasieran Sue Jin Kang Koreako Balleteko zuzendariak idatzi duen 2022eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua irakurri zuten.

ARGAZKI-BILDUMA: Biraka Barra ikuskizuna

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.