Inazibar aisialdi gunea egokitzeko azken xehetasunak falta dira

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 5a, 17:20

Tirolinaren oinarriak, Inazibar aisialdi gunean.

Dagoeneko ipini dituzte Inazibar aisialdi gunean izango den tirolina egonkortzeko oinarriak. Guneko mahaiak eta jarlekuak ere joan den hilabeteaz geroztik ipinita daude. Hori horrela, azken egokitzapenak falta dira bidegorriko aisialdi guneko obrak bukatzeko. Besteak beste, txirrista bat ere ipini behar dute.

Udaletik emandako informazioaren arabera, hainbat elementu eta hainbat lan txiki falta dira Inazibar aisialdi gunea guztiz egokitzeko. Tirolinari dagokionez, haren oinarriak ipinita daude baina ondoko lurra botatzea falta da, harea eta beste. 

Horrez aparte, bizikletak lagatzeko gailua ere ipintzeke dago eta Txurrukeneko kalistenia parkean zegoen txirrista hara eramango dute, txukunduta. 

Beraz, datozen asteotan bukatuko dute gunearen egokitzapena. Industrias Agapito ari da lanok egiten, Txurrukeneko kalistenia parteka ipini zuen enpresa berbera.