Ukrainako gerra

Ukrainako gerra gerarazteko eskaera

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 4a, 15:41

Bihar, eguena, atzera ere elkarretaratzea izango da Ukrainako gerra amai dadin eskatzeko. Hitzordua da 19:00etan, Plaza Berrian. Bestalde, datozen egunotan, Ukrainako errefuxiatu gehiago iritsiko dira Soraluzera, kasu honetan, Itziar Gantxegiren eta Agustin Mororen etxera, umetan bertan egoten zen Elena Kovalenko eta haren familia.

Aurreikuspena da Elena Kovalenco eta harekin etorriko direnak datozen egunotan iristea Euskal Herrira. Emandako xehetasunen arabera, etorriko diren errefuxiatuak Hostomelekoak eta Kievekoak dira. “Kieven elkartu ziren, astelehenean irten ziren Poloniarantz, handik Munichera egingo dute, gero Parisera eta azkenik Donostiara”, kontatu du Itziar Gantxegik.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.