Georges Charles Brassens (Sète, Hérault, 1921eko urriaren 22a - Saint-Gély-du-Fesc, Hérault, 1981eko urriaren 29a) abeslari eta musikagile frantziarra izan zen, herrialde hartako ezagunenetarikoa.
Ehun urte bete dira Brassens jaio zela eta mendeurrena aitzaki hartuta, Jon Basaurik bere zazpi abesti euskaratu eta moldatu ditu. Horiek eta beste hiru kanta interpretatu zituzten domekan, Rendez-vous avec Brassensekin hitzordua izeneko emanaldian: Xabier Letek egindako bi moldaketa euskaraz eta El Testamento, gaztelaniaz, egileak berak grabatu zuen letra berarekin. “Bizitza, heriotza, bikote harremanak, maitasuna, gizabanakoaren askatasuna, chauvinismoa… dira gehien errepikatzen diren gaiak, Brassensen aparteko umorearekin zipriztinduta”.