Gizon bat atxilotu dute, genero indarkeria egotzita

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 3a, 13:12

Atzo, astelehena, Zeletatik poliziari abisatu zioten 15:00ak aldera, auzoko etxebizitza batetik zetozen zaratengatik. Polizia eta anbulantzia bertaratu ziren eta gizonezko bat eraman zuten atxilotuta, ustez emazteari eta alabari eraso egitearren. Gizona ospitalera eraman zuten kolpe batekin eta ama-alabak, berriz, Bergarako anbulatoriora.

Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, atxilotutako gizonezkoa epailearen eskuetan lagako dute, genero indarkeria eta etxeko indarkeria eragiteaz akusatuta.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.