Maria Rosa Congregado Torres dagoeneko ikasten eta praktikak egiten dabil buru-belarri Iñaki Iñarraren harategian zein eskolan, abuztutik aurrera harategiaz arduratzeko asmoarekin.
Iazko urte amaieratik ari da gaia aztertzen eta Iñarrarekin berba egiten. Egunean ordu asko pasatzen ditu ikasten eta astean birritan praktikak egitera joaten da harategira.
Martxotik bertan ikasten
Gogotsu dagoela kontatu du Congregadok: ”Funtzionatzen ari den negozioa da, bertatik bizitzeko aukera dago eta zerbitzua ematen du, beraz, jarraipena eman behar zaio. Bestela zer? Goiko harategia itxi, hau itxi, arrandegia itxi… Herritik kanpora joan beharko ginateke erosketak egitera. Iñaki eta biok ondo konpontzen gara, oso eskuzabala da. Bera erakusteko gogotsu dago eta ni ikasteko ere bai. Martxotik nabil berarekin ikasten eta apirilean harakin ikastaroa egiten ere banabil. Bestalde, astean birritan etortzen naiz harategira praktikatzera. Abuztuaren amaieran hasiko naiz bertan lanean eta Iñakik urte amaierara arte lagunduko dit".