"Sortzen diren beharren arabera” toki batera edo bestera bidaltzen dute Soraluzeko hari-lanen taldean egindako lanak, esplikatu dute. Debako parrokiaren bitartez helarazten diete materiala beharra dutenei, hango Hirugarren Munduarekiko Kooperazio Taldea baliatuta, hain zuzen.
Etxetik lan egiteko aukera
Soraluzeko hari-lanen taldea astean behin elkartzen da hari-lanak egiteko, Tolarekuan, Anaren eta Txaroren gidaritzapean. "Taldean 16 lagun gara, beraz, taldea bera beteta dugu. Baina hari-lan solidarioetan lagundu nahi duenak etxean lan egin dezake eta gero landutakoa guri eman. Adibidez, Elgoibarko andre batek lan mordoa egiten ditu etxean, osasun kontuengatik ezin delako ia kalera irten. Beraz, Soraluzeko beste norbait prest baldin badago hari, puntu, joste, gantxilo, bainika… lanak egiteko, gurekin harremanetan jar dadila eta egin beharreko guztia esplikatuko diogu", esan du Anak.
Harekin harremanetan jartzeko: 676 89 61 55.