Astelehenean argitaratutako datu ofizialen arabera, Soraluzen, bi lagunek eman dute positibo COVID-19a detektatzeko probetan eta herriko intzidentzia-tasa metatuta da 286,61ekoa.
Baina, kontuan hartu behar da, gaur gaurkoz, datu ofizialetan bakarrik kontabilizatzen direla lanerako baja agiria behar duten pertsonen kasuak edo sintoma larriak dituztenenak. Hori horrela, egoerari buruz anbulatorioan galdetuta, han bai esan dute herrian birusaren intzidentzia altua dela eta “familia osoak” daudela COVIDaz kutsatuta.
Hori bai, gaineratu dute ez dagoela inor ospitaleratuta eta gaixoek dituzten sintomak arinak direla, “katarro handia” izango balute moduan.