Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, 17:10ean gertatu zen istripua, San Andres auzoan. 41 urteko txirrindulari oñatiarra Karakatetik behera zetorrenean, Goenetxea baserritik oilo bat irten zen errepidera eta hura harrapatu egin zuen kirolariak; horren ondorioz jausi egin zen.
Erorikoaren ondorioz, gutxienez, hezurren bat apurtuta zuela anbulantzian eraman zuten txirrindularia Donostiako ospitalera.
Adituek gogora ekarri dute mendirako errepidean animaliak solte ibil daitezkeela eta hori ohartarazten duten seinaleak badaudela bertan ipinita, beraz, hori ere kontuan hartu beharra dagoela inguruan bizikletan ibiltzerakoan.