Herritarrak argazkitan ikusteko aukera

Ubane Madera Zangitu 2022ko api. 22a, 16:31

Bihar, martitzena, Kontrargi Argazki Kolektiboak argazki erakusketa zabalduko du erakusketa aretoan. Argazki Rallyra aurkeztutako argazkien artean aukeraketa egin eta horiekin osatu dute erakusketa. Guztira, 32 argazki azaltzen dira eta guztietan herritarrak dira protagonista.

"Argazki Rallyan bazegoen gai bat Bezeroak izenekoa. Gai horren izenpean aurkeztutako argazkietan herritarrak azaltzen dira eta horiekin osatu dugu erakusketa, uste dugulako jendeari halako argazkiak ikustea gustatzen zaiola", esplikatu du Mikel Valerok, Kontrargiko kideak.

Argazki erakusketa maiatzaren 14ra arte izango da ikusgai, honako ordutegian: astegunak, 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30ak arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.