Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko api. 22a, 09:34

Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek datorren asteazkenean, hilak 27, 13:30ean, egingo dute udalerriko nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.

Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek apirilaren 27tik maiatzaren 16ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak.

Soraluzen apirilaren 27an, asteazkena, izango dira teknikariak, 13:30ean, Ezoziko Futbol Zelaian.

Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:

EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

Apirilak  27

09:00

Eibar

Greyhound

Apirilak  27

12:00

Mendaro

Li-Li parean

Apirilak 27

13:30

Soraluze

Ezozia

Apirilak 29

09:00

Elgoibar

Mintxetako aparkalekua

Apirilak 29

13:30

Elgeta

Pagatza industrialdea

Maiatzak 16

09:00

Mutriku

Mijoa industrialdea

Kontuan izan Unitate Mugikorra egun eta toki horietan bakarrik egongo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.