Datorren astean, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak janari bilketa bateratua jarriko du martxan Debabarreneko sei herritan, bertako Udalekin elkarlanean eta herri bakoitzean janari mota bat jasoko dute: Mallabian eta Soraluzen hodi erako makarroiak batuko dituzte, Eibarren garbantzuak, Ermuan eta Deban arroza eta Elgoibarren lentejak.
Soraluzen Gaztetxearen laguntza izango dute bilketarako eta ondorioz, apirilaren 25etik 29ra bitartean, Gaztetxean jasoko dituzte makarroiak, egunero, arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitartean. Bolondres lanetan jardun nahi duenak ondorengo telefonora dei dezake (666279794 Ion Varela) edota ondorengo helbide elektronikora idatzi: ionvarela@hotmail.com.
Egitasmoa datorren astelehenean aurkeztuko dute ofizialki, arratsaldeko 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Egitasmoaren xehetasunak bertan emango dituzte.