Santa Ana kaleak taberna bat gutxiago izango du zabalik datorren martitzenetik aurrera. Orduantxe itxiko dute Edurtza, herriko taberna historikoetako bat. Berau errentan dutenek laga egingo dutelako itxiko dute. Eta errentariek laga egingo dute “arrazoi pertsonalengatik”, esan dutenez.
Hilabete gutxiren buruan, herrian itxiko den bigarren taberna da Edurtza; lehenago, Gaztelupe taberna ere itxi zuten, hura ere, Soraluzeko taberna mitikoetako bat.