ELKARRIZKETA BIDEOAN

"Muralaren helburuetako bat izan da kolore pixka bat ematea Skate Parkeari"

Ubane Madera Zangitu 2022ko api. 13a, 11:28

Joan den astetik, Skate Parkea koloretsuago eta dotoreago dago, Donostian bizi den Jokin Oregi Mr. Sor2 artista soraluzetarrak egindako muralari esker. Plaentxia.eus atariak eguen goizean, murala egiten ari zela egin zion elkarrizketa artistari. Muralaren motiboen eta koloreen nondik norakoak azaldu eta bestelakoak kontatu zituen gazte soraluzetarrak. Adibidez, muralak, ilustrazioak, diseinuak… denetik egiten duela esan zuen eta gainera, etxean zein nazioartean. Orain, adibidez, Senegalen dago Ndank-Ndank elkarte bergararrekin elkarlanean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.