Joan den barikuan aurkeztu zuen Eroski Taldeak proiektua udaletxean, Estazio kaleko 2. zenbakian saltokia zabaltzeko egitasmoaren gaineko xehetasunak jasotzen dituen proiektua, alegia. Beraz eta udal arkitektoak eragozpenik aurkitu ezean, aurrerapausoa emango du Arrasateko Kooperaibak Soraluzen Eroski City bat zabaltzeko asmoak.
Eroski Taldeak iazko uda aurretik eskatu zion Udalari herrian denda bat zabaltzeko lizentzia tramitatzeko eskaera. Soraluzeko Udalak tramitatu egin zuen lizentzia, baina horrekin batera, besteak beste, herrian zabaldu nahiko luketen dendaren gaineko xehetasunak jasotzen dituen proiektua aurkezteko eskatu zion Eroskiri. Horixe da orain egin dutena.