Udazkenera arte, agur karpari

Ubane Madera Zangitu 2022ko api. 11a, 16:02

Gaur, astelehena, Plaza Zaharreko karpa kentzen ari dira. Udazkenera arte, gordeta izango dute eta plaza libre lagako dute. Modu horretara, pandemia aurreko erabilerara bueltatuko da karpa. Horren ondorioz, besteak beste, baserritarren zapatuetako azoka Kontzejupera bueltatuko da.

Pandemiara arte, Plaza Zaharreko karpa udazkenean ipini eta udaberri-udan kendu egin izan dute. Baina, pandemiaren etorrerarekin karpa ia urte osoan izan da Plaza Zaharrean ipinita, udan izan ezik. Hartara, baserritarrek urte osoko zapatuetan segitu dute azoka egiten, Kontzejupean barik (euren arteko segurtasun distantzia ezin zutenez han gorde) Plaza Zaharreko karpa baliatuta.

Orain, pandemia erabat arinduta, atzera ere Kontzejupera bueltatuko dira baserritarrak zapatuetan. Hori horrela, karpak, lehenagoko funtzionamendua berreskuratu eta orain kendu eta udazkenera arte ez dute berriro ere ipiniko.