Oraindik orain COVID-19az kutsatuta dauden herritar nahiko daudela esan dute anbulatoriotik, beraz, kontuz ibiltzen segitzea komeni dela. Gaixoen profilari dagokionez, berriz, 40-50 urte bitarteko gurasoak dira kutsatu gehienak.
Gaur, astelehena, anbulatoriotik esan dute oraindik ere “nahiko indartsua” ari dela izaten Soraluzen dagoen COVID-19 koronabirusaren olatua. Xehetasunen arabera, hori bai, katarro handi baten antzeko sintomatologia dute kutsatuta daudenek, ez askoz gehiagorik.
Oraindik orain COVID-19az kutsatuta dauden herritar nahiko daudela esan dute anbulatoriotik, beraz, kontuz ibiltzen segitzea komeni dela. Gaixoen profilari dagokionez, berriz, 40-50 urte bitarteko gurasoak dira kutsatu gehienak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.