Joan den barikuan egin zuen eguraldi makurrarengatik laga ziren bertan behera Korrikaren bueltan antolatutako ekitaldi gehienak.
Bihar, berriz, eguraldia lagun, 17:00etan hasi eta 20:00arte, arratsalde-iluntze betea izango da Soraluzen, batik bat, umeei begira.
Dupla, ikusteko zein dantzatzeko
Eguna borobiltzeko, azkenaldian bogan dagoen Dupla taldeak regetoitik rockera eta euskal folkloretik elektronikara, dantzatzeko zein ikuskizun moduan disfrutatzeko espektakulua eskainiko dute, Korrika Kulturalerako prestatu duen formatu berezia baliatuta, taldea osatzen duten Gari Uriarte eta Beñat Oribe aguraindarren eskutik. 19:00etatik 20:00etara da hitzordua, Plaza Zaharrean.