Atzera ere gora egin du herriko langabe kopuruak. Martxoko datuen arabera, %12,38tik %12,81era handitu da tasa eta kopurutan, 8 langabe gehiago kontabilizatu dituzte Soraluzen. Oro har, Deban eta Mendaron ez ezik, Debabarreneko gainerako herri guztietan handitu da langabe kopurua.
Apurtu da langabeziaren beheranzko joera eta martxoko datuen arabera, Soraluzekoa %13ko tasara gerturatzen hasita dago. Oraingo honetan, gainera, eskualde osoan egin du gora langabeziak, Deban eta Mendaron izan ezik.
Hori bai, bakarrik Soraluzek eta Eibarrek gainditzen dute %10eko langabezia tasa, gainerako herri guztiek %9tik beherako tasa dute.