Mertxe Galarragaren familia martxo hasieratik zegoen Inna Likartsuk eta bere familiaren berri barik. Ardura handiarekin bizi izan dituzte aste hauek. Azkenean, gaur lasaitasun apur bat eskuratu dute, hango notiziak jaso baitituzte.
Innaren ahizpa Irina jarri da eurekin harremanetan. Esan dienez, Irina bera Frantzian dago alaba gazteenarekin, tratamendu medikua behar dutelako.
Ivankiv-etik irten nahian
Innari dagokionez, berriz, jakinarazi die, bera eta umeak ondo daudela, Internet barik daudela baina hura berreskuratu bezain laster jarriko direla Mertxerekin harremanetan. Gaineratutakoaren arabera, Ivankiv-etik irtetea lortu bezain laster, Irinak espero du Inna Mertxerengana etorriko dela eta guztiak elkartu ahal izango direla.
Bestalde, Mertxe Galarragak kontatu du gaurko komunikazioari esker udak Euskadin pasatzen zituzten Txernobilgo beste bi ume lokalizatu dituztela eta Donostiako euren familiekin harremanetan jarri dituztela. Horrez gain, eskerrak eman nahi izan dio jendeari, “oso lagunduta” sentitzen baitira. Azkenik, esan duenez, orain, Ukrainako egoeraren berri jasotzen dute egunero, Chernobil elkartearen bitartez.