Elurra apirilean

Ubane Madera Zangitu 2022ko api. 1a, 09:33

Iragarrita zegoen eta bete da esandakoa. Apirilaren 1a dugun honetan, elurrak bazterrak zuritu ditu. Soraluzeko kasuan, Eizagirre baserritik gora egin behar da elurrarekin topo egiteko, baina Bergaratik aurrera, kaleraino ailegatu da dama zuria. Euskalmeten arabera, egunaren erdiko orduetan gorago kokatuko da elur maila, baina egunaren amaieran berriro ere jaitsiko da. Tenperatura jaitsiera ere nabarmena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.