Jakitzeko modukua

1971n jaiotakoen bazkarirako deia

Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 09:47
1971n jaiotakoak Txurrukan.

Maiatzaren 14an, 1971n jaiotakoen bazkaria egiteko asmoa dute eta ondorengo mezua zabaldu dute aurten berrogeita hamaika urte beteko dituzten herritarrei dei eginez:  

"Urrezko neska-mutilen ospakizuna

1971n jaiotakoa bazara eta maiatzaren 14an zure mende erdia konpainia onean ospatu nahi baduzu, jarri harremanetan 667 833 127 zenbakiarekin whatsapp bidez.

Halakorik ez baduzu, adi egon apirilaren erdi aldera udaletxeko iragarki-oholetan saraoan izena emateko datuak ipiniko ditugu eta.

Pandemiaren albo-kalteak direla eta, gure 50. urteurrena beranduago ospatzea tokatu zaigu, baina hemen gaude, lehengo gogo berarekin edo are handiagoarekin, elkarrekin topo eta topa egiteko gertu!

Osasuna!!!"