Akilarko pinudia garbituta

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 29a, 17:49

Soraluzeko Udalak Muskiritzuko mendi lerroan erosi berri duen Akilarko lursaileko pinudia garbitu egin du, oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Pinudia oso egoera txarrean zegoen, zuhaitzak ustelduta eta jausteko arriskuan. Zuhaitzak bota eta zatitu ondoren, bertan erre zituzten. 

Kontuan izanda Akilartik Dolmenen Ibilbidea pasatzen dela, Soraluzeko Udalak moztu egin ditu ustelduta zeuden pinuak, oinezkoen joan-etorrien segurtasuna bermatzeko.

Lanok Angel Darwin enpresak egin ditu, 5.200 euroko aurrekontuarekin, BEZ-a aparte. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako dirulaguntzari esker finantzatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.