Datuak eskuartean, pentsiodunen mugimenduko kideak beldur dira 2021ean pentsioen erosteko ahalmena %3 galdu ondoren, 2022an, pobrezia-egoera ez ote den bikoiztuko.
Pentsioen egoerari dagokionez, berriz, enegarrenez, azpimarratu dute “soldaten eta pentsioen doikuntza” ez dela koiunturala, egiturazkoa, baizik. “Eta enpresen mozkinen hazkundea ere” ez dela koiunturala. “2021ean, Ibex35 indizeko enpresek 50.000 milioi mozkin baino gehiago lortu zituztela, eta gehienak akziodunen artean banatu zituztela”.
"Mozkin errekorrak"
Zentzu horretan, datuak ere eman dituzte: “Elektrizitatearen enpresek ere (Endesa, Iberdrola, Naturgy) % 23 igo zituzten mozkinak 2021ean, kontsumoa % 6ra jaitsi zenean, eta 6.000 milioi euroko mozkin-kopuru errekorra lortu zutenean”.
Gogora ekarri dute pertsonen “funtsezko” ondasunetako bat dela elektrizitatea eta hori horrela, “eskura izango dutela bermatzeko neurri zehatzak eta premiazkoak eskatzen ditugu; gizarte-larrialdiko kontua da, eta erakunde publikoek muturreko neurriak” hartu behar dituztela. “Funtsezko zerbitzua da, eta kontrol publikoarenpean egon behar du, eta ez oligopolio elektrikoaren zerbitzura”, esan dute.
Gaur, 45 lagun inguruk babestu dute elkarretaratzea.