31 odol poltsa

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 28a, 09:57

Bi herritar gazte odola ematen, barikuan.

Joan den barikuan, 31 odol poltsa eraman zituzten Soraluzen egindako odol ateratzeetatik; horien artetik, hiru poltsa beste horrenbeste odol emaile berrik emandakoak izan ziren. Zentzu horretan, balorazio positiboa egiten dute odol emaileen elkartekoek. Bestalde, gogora ekarri dute odola emateko hurrengo hitzordua maiatzaren 27an izango dela.

Hurrengo hitzorduari dagokionez, berez, maiatzaren 20an tokatzen zen odol ateratzea, baina jakinarazi dute astebetez atzeratu dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.