Sua San Andres auzoko Arizaga Etxetxo baserriaren Etxaburuko zelai baten piztu da eta errepidea igarota, gorantz ere zabaldu da. Halabaina, abisua jaso eta berehala etorri dira suhiltzaileak bi kamioitan eta laster emendatu dute sua. Ertzainek, Udaltzainek eta Debabarreneko basozainak ere parte hartu dute sua emendatzeko lanean. Orain, ingurua bustitzen dihardute, badaezpada.