Euskalmeten arabera, gaur arratsaldean hego-ekialdeko haizeak indarra galdu badu ere, egunaren bukaeran harrotu egingo da berriro eta gauean haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete mendi inguruetan. Atertu egingo du datozen orduetan eta hodeiak gutxitzen joango dira.
Osterantzean, Euskalmetek dio egunaren bukaeran zerua nahikoa txukun geratuko dela, ondorioz, gauean tenperatura atzo baino gehiago jaitsiko dela.
Bihar baretu
Haizeari dagokionez, bihar baretuko da. Hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da oraindik, egunaren hasieran batez ere, baina pixkanaka indarra galtzen joango da eta arratsaldean nabarmen ahulago ibiliko da. Tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira.
Haizeak egunak daramatza harro. Atzo arratsaldean ere ufada handiak izan ziren eta adibidez, Estaziñoko parkearen eta Plaentxi Eskolaren bitarteko belardian, zuhaitz pusketa bat apurtu zuen.