Urteko batzar orokorra, eguenean

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 22a, 10:07

Soraluze Kooperatiba Elkarteak urteko batzarra deitu du eguenerako. 19:30ean hasiko da, Herriko Antzokian. Bazkideek bost puntuko gai zerrenda izango dute aztergai, tartean, urteko kudeaketa eta urteko kontu ekonomikoak.

Egueneko batzarrerako honako gai-zerrenda dute zehaztuta:

  • 1. Kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, 2021(e)ko ekitaldiko urteko kontuak onartzea, baita kontseilu Zaindariaren kontu ematea
  • 2. Estatutuak Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legera, abenduaren 20kora, egokitzea.
  • 3. Kontseilu Zuzendari eta Zaindariaren aukeraketa
  • 4. Galde-eskeak.
  • 5. Akta irakurtzea eta ixtea.

Batzar horri begira, jakinarazi dutenez, Kooperatibako bazkide guztiek dute eskubidea kooperatibaren egoitzan gai zerrendako puntuei dagozkien agiriak, eta, zehazki, proposatutako aldaketen eta estatutu sozialen egokitzapenaren testu osoa aztertzeko, baita aldaketa horien justifikazio txostena aztertu, eta dokumentu horiek doan emateko edo bidaltzeko eskatzeko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.