Ukrainako gerra

Herri txikia, ekarpen handia

Erredakzioa 2022ko mar. 20a, 09:38

Atzo, zapatua, Ukrainara bidaltzeko material ugari batu zuten Plaza Zaharrean. Fernando Garciak bultzatutako ekimena izan zen eta hark iluntzean esandakoaren arabera, Soraluze herri txikia izan arren, ukrainarrekiko eskuzabaltasun handia erakusten ari da.

Atzo lau boluntariok egun osoan jardun zuten herritarrek eramaten zieten Ukrainarako materiala batu, sailkatu eta kutxetan gordez. 

Haien artean izan zen Ivan Makarenko, material bilketaren bultzatzaile Fernando Garciaren lankide ukrainarra. Haren anaia Mihailen bitartez, dagoeneko eraman dute furgoneta bat bete material ukrainarrei laguntzeko, Garciaren bezero batek lagatako furgoneta baliatuta.

Datozen egunotan, gauza bera egin nahi dute, Soraluzen batutako eta batzen ari diren materialarekin fuegoneta bete eta Ukrainara joateko  aukera izan bezain laster.

Gainera, euren nahia da behin materiala han lagata, furgoneta errefuxiatu ukrainarrez bete eta Soraluzera zein Eibarrera, ahal den lekura ekartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.