Abian azoka Ipuruan egingo da datorren astean

Erredakzioa 2022ko martxoaren 18a

Soraluzeko Institutukoak Abian azokan, 2019an.

Abian Debabarreneko V. Lanbide Heziketa Azoka Ipurua foball zelaiko instalazioetan egingo da hilaren 22tik 24ra, Debegesak eta SD Eibar Fundazioak lankide-hitzarmena sinatu ondoren.

Abian azoka Debabarreneko zortzi udalek, Debegesa eskualdeko Garapen Agentziak eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatzen dute (Armeria Eskola, IMH, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua, Eibarko Oinarrizko LH eta Ermua-Mallabiko Oinarrizko LH). Bertan, Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte datozen egunotan.

Sarrera librea izango da eta hau izango da ordutegia: 22an 10:00etatik 14:30era, 23an 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara eta 24an 10:00etatik 14:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.