Atzo, Ukrainan seme-alabak dituzten hemengo hainbat gurasok kontatu zutenez, azken egunak apur bat lasaixeagoak izan dira Errusiaren erasoei dagokienez. Horri esker, adibidez, elikagai bila irteteko eta kozinatzeko aukera ere izan dute hainbatek.
Oro har, han segitzen dutenak ahalegintzen dira ahalik eta leku seguruenetan egoten inbasioak iraun bitartean.
Bestalde, oraingo egoeraz aparte, dagoeneko ari dira pentsatzen behin inbasioa bukatuta, bizirauten badute, guztiz txikitzen ari zaizkien herria berreraiki egingo dutela.