Bihar, odol ateratzeak

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 24a, 09:57

Odol emaileak Itxaropena elkartean, urtarrilean.

Bihar, barikua, odol emaileek hitzordua Soraluzeko Itxaropena Erretiratuen Elkartean. 16:30etik 20:30ak bitartean izango dira odol ateratzeak egiten. Gogoan izan, pandemia dela-eta, aldez aurretik hartu behar dela odola ematera joateko txanda. Horretarako telefonoz deitu beharra dago, bihar goizean bertan, 13:30ak bitartean, honako zenbakira: 943 007884. 

Odola emateko hurrengo hitzordua maiatzean izango da. Ohi denez, bi hiletik behin izaten dira Soraluzen odol ateratzeak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.