Apalak bete-beteta

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 17a, 09:33

Kooperatibako langileak apalak betetzen, gaur goizean, eguena.

Gaur, eguena, laugarren greba eguna dute garraiolariek eta geroago eta ozenago entzuten dira material horniketarekin balizko arazoen gaineko mezuak, besteak beste, supermerkatuetan eta bestelako saltokietan. Soraluzen, behintzat, oraingoz, ez da hori kasua. Are gehiago, Kooperatiban ekilore olioa ere lortu dute eta arrandegian antxoak bakarrik falta dira. 

Momentuz, behintzat, Kooperatibako apalak bete-beteta daude. Are gehiago, azken egunotan ez zuten ekilore oliorik baina orain, botila batzuk lortu dituzte eta ez dago inolako gabeziarik.

Horrez aparte, esne faltarik ere ez da. Gainera, kooperatibako langileek esan dutenez, esne marka batek, adibidez, hornikuntza ziur izango dutela esan die.

Bestalde, arrandegiko mostradoreak ere eder erakusten ditu arrain piezak, antxoak izan ezik, beste genero guztia baitago bertan. 

Beraz, oraingoz, ez dago kezkatzeko motiborik, Soraluzeko saltokietan ez, behintzat.