22. Korrika 'Hitzekin'

'Hautsi da Anphora' ikuskizuna domekan Coliseoan

Egoitz Unamuno 2022ko mar. 17a, 08:00

Ruper Ordorikaren musikak eta Bernardo Atxagaren testuak osatzen dute ikuskizuna.

Korrika Kulturalaren Bernardo Atxagak eta Ruper Ordorikak Hautsi da Anphora ikuskizuna eskainiko dute domekan Eibarko Coliseo antzokian. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Plaentxia.eus-ek emanaldirako 2 sarrera zozkatzen ditu HEMEN.

1980ean, Pott Banda desagertu zen urte berean argitaratu zuen Ruper Ordorika abeslariak Hautsi da Anphora diskoa, eta mugarri bat izan zen euskal kantagintzan. Orain, disko hori kaleratu eta 42 urtera diskoan agertzen diren kanta guztiak berreskuratu ditu Ordorikak, eta Mugalaris taldearekin batera interpretatuko ditu. Loraldia Jaialdiarekin batera ondu dute ikuskizuna, eta Bernardo Atxagaren testuak ditu oinarrian. 

Sarrerak salgai

Sarrerak salgai daude 15 euroan Coliseo antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara edota Kutxabanken. Emanaldia hasi baino ordubete lehenago ere eskuratu ahalko dira antzokiko leihatilan. Bestalde, Plaentxia.eus-ek bi sarrera zozkatzen ditu HEMEN