Gaurko berbetagaietako bat haizeak Saharatik ekarri duen harea izan da. Inguruak marroiz koloreztatu ditu gandu edo kalima delakoak, Frantziska Iraolagoitiak bidalitako argazkiek erakusten duten moduan. Horrez aparte, askori eragin dizkie eragozpenak edo trabak arnasa hartzerako orduan eta gaur, behintzat, giro epel askoa izan arren, sortu den lainoa zulatu ezin ibili dira eguzki izpiak.