Honako materiala batuko dute:
Lehen sorospenetarako produktuak:
- Lehen sorospenetarako kit taktiko militarrak.
- Bendak, gasak eta bata kirurgiko esterilak.
- Esku-ohe eramangarriak, ebakuntzetarako materiala.
- Erabili eta botatzeko pixoihal esterilak eta pixoihal xurgatzaileak.
- Maskara kirurgikoak eta arnasa-babestzaileak.
- Erreduretarako kremak eta marruskaduretarako kremak.
Hotzari aurre egiteko, sukalderako:
- Kandelak, linternak eta pilak.
- Pilula potabilizatzaileak.
- Lo egiteko zakuak, esteratxo isolatzaileak.
- Berogailuak, argindar sortzaileak, luzagarri elektrikoak, pospoloak eta metalezko baxera.
Garbiketarako materiala:
- Norbere garbiketarako kitak: eskuila eta hortzetako pasta, dutxarako xaboia eta gela, xanpua, gehienez 200 mililitrokoa.
- Bizar-xaflak, toallatxo umelak.
- Emakumeen higienerako produktuak.
- Umeendako fardela, papilak -bakarrik plastikozko pototan, kristalezkoak saihestu-.
Elikagaiak
- Kontsumitzeko gertu dagoen janaria latetan, EZ kristalezko pototan.
- Energia barratxoak, fruitu sikuak, esne bako txokolatea, gailetak, tea eta kafea.
Gerra bukatu arte
Bilketa horren bultzatzailea Fernando García da, Garajes Garcíako ugazaba. Lankide ukraniar bat du eta haren bitartez helaraziko dute batutakoa Ukrainara. Bestalde, Garciak eskatu du norbaitek Ukrainarako produktuak eman eta horretarako erosi egin behar baditu, herrian bertan eros ditzala: “Hartara, herriko saltoki txikiak ere bultzatzen dira. Bestalde, Autoservicio Amparon produktuak biltzen segituko dute orain arte modura. Gerra bukatu arte materiala batzen segituko dugu. Hori bai, dirurik ez dugu onartuko. Gure lankide bat ukrainarra da eta Ukrainan duen anaiaren bitartez zuzenean entregatuko diegu hemen batutako materiala. Baina dirurik ez dugu batu nahi, hori beharra dutenei zuzenean iristen zaiela ziurtatzea zailagoa baita”.