Inauteri festa Mesedeetako egoitzan

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 11a, 16:14

Azken urteotako murrizketen ondoren, pixkanaka normaltasunera itzultzen ari dira Mesedeetako egoitzan. Horren irudi, egunotan, Aratusteko sasoiari men eginez, mozorroak txukun-txukun prestatu eta ondoren, haiekin festa egin dute. “Irudimen handiarekin baina, batez ere, umore onarekin, gure inauteri festa txikia egin dugu. Animatu diren guztiek gure furgoneta hippyan "bidaiatu" ahal izan dute”, kontatu dute.

Emandako xehetasunen arabera, goizean hasi ziren “motorrak berotzen”, Gipuzkoako Aldundiaren Goxatu programaren bitartez eskainitako dantza erakustaldiarekin.

Arratsaldean, berriz, torradak meriendatu zituzten aurrena, indarrak hartu ondoren inauteri festa egiteko. “Oso ondo pasa genuen”, esan dute. 

Argazkiak: Mesedeetako egoitza.