Itxaropena Nagusien Elkartetik txangoa antolatu dute Ordiziara. Martxoaren 23an da hitzordua. 09:15ean Soraluzetik abiatu, Ordiziako Jubilatuen Etxean hamarretakoa egin eta ondoren, Ordiziako azokara zein D’Elikatuz elikaduraren eta gastronomiaren zentrora bisita gidatua egingo dituzte. Horren ondoren, bazkaria egingo dute, Zeraingo Oiharte sagardotegian. 18:30ean bueltatuko dira, Zerainetik abiatuta.
Izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 17ra bitartean. Martitzenetan 11:00etatik 12:00etara eta eguenetan 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era egongo dira Itxaropenako bulegoan izenak hartzen. Prezioa, berriz, 40 euro da.
Gogora ekarri dute txango guztietara eraman behar direla nortasun agiria eta osasun txartela.