Gaur, M8a, olatu morea atzera ere kalera atera da, emakumeen eskubideak aldarrikatzera. Ehunka lagunek more kolorez, zarataz, kantuz eta musikaz haizatu dituzte parekidetasunaren aldeko aldarrikapenak. Denda eta taberna ugari itxita zirela, manifestazioa egin dute kalerik kale, andreak aurrean, gizonak atzean, eta, Plaza Zaharrean borobildu dute ekimena. Saretzearen aldeko mezua, sistema arrakalatzearen aldekoa, elkar zaintzekoa partekatu dute, baina batik bat, borrokatzeko beharraren mezua helarazi dute, "pozez eta amorruz, izan dadin gure herria behingoz parekide".
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.