- Zergatik polizia?
- Txiki-txikitatik izan dut kuriositatea poliziengatik. Errespetua ere bai. Eta, zergatik ez polizia?
- Lehen aldia izango duzu, ezta?
- Bai. Martxoaren 19an dugu lanpostua ateratzeko azterketa. Guztira, 497 plaza daude, ertzain zein udaltzain izateko.
- Soraluzek izango duen lehen udaltzain emakumezkoa zara. Zuri eragozpenik ekarri dizu emakume izateak polizia izateko?
- Ez. Gainera, orain, laguntza mordoa dugu, gauza asko aldatu dituzte emakume polizia gehiago izateko.
- Aukeran, udaltzain ala ertzain?
- Ertzain nahiago; hor barruan gauza gehiago nahiko nituzke egin.
- Ezagutzen zenuen Soraluze?
- Ez. Lanera etortzeko deitu zidaten eta horregatik nago hemen, loteria moduko bat da. Baina horrela gauza gehiago ikusteko eta ezagutzeko aukera daukat.
- Zein inpresio eragin dizu herriak?
- Etxean komentatu nuen: langileen herri bat da. Fabrika asko daude, lau saltoki… Lehen inpresioa da horren arabera dagoela antolatuta: lana egin eta etxera.
- Zer gustatuko litzaizuke lortu Soraluzen?
- Dena kontrolatzea, herriak eta herritarrek behar duten laguntasuna emateko. Segurtasuna. Nahiko nuke ondo maneiatu dena, gero ondo lagundu ahal izateko..
- Besterik nahi duzu gaineratu?
- Ikasteko eta gauzak ezagutzeko prest natorrela.