Guztira, hamairu bikotek parte hartu zuten zapatuan Arrano elkartean jokatu zen EHko Mus Txapelketako kanporaketan. Bertan, Iosu Unanuek eta Ion Herizek lortu zuten garaipena, finalean Gorka Bollarri eta Eneko Trebiñori gailendu eta gero. Horrenbestez, bi bikote horiek sailkatu dira martxoaren 26an eta 27an jokatuko den Gipuzkoako finalerako.