Kontrargik Etxaburueta kalean duen lokalean egin zuten sari banaketa. Lehenengo, lehiaketara aurkeztu ziren argazki bilduma onenen proiekzioa egin zen eta ondoren eman zituzten sariak.
Sariak izan ziren, batetik, Juan Antonio Palacios eibartarraren Harria argazki-liburua guztiendako eta bestetik, dirua, honako kopuruak:
- 120 euro lehen multzorik onenarendako
- 90 euro bigarren multzorik onenarendako
- 70 euro hirugarren multzorik onenarendako
- 70 euro herriko onenarendako